CREuskaraX
Bere Egia Dakar ... Bere Egia Dakar ... 9 Gutun

 

Ni, KRISTO,

Izatearen Betiereko Erresuman den Zeruko Erresuma Gorenetatik
jaitsi naiz zurekin hitz egiteko.
Berariaz etorri naiz Palestinan izan nintzenean eman nituen Irakaspenen
inguruan egindako interpretazio okerrak zuzentzera,
elizaren dogma zure aurrerapen espirituala oztopatzen ari delako
.

Jendea sekulako krisi mundial baten atarian dagoelako,
biziraupenarentzat ezinbestekoa da Ni, Kristo,
entzun nahi duten guztiengana heltzea. 

Gutxi dakizu Sortzearen benetako prozesuez,
zeinean zeuk garrantzi handiko eginkizuna baituzu.
Behar-beharrezkoa duzu horiek argi ulertzea; gizateria guztiarentzat,
goiko ikuspegi bat ezartzeari ekiteko gai izan zaitezen
.

GUTUN HAUEK MAISU edo MAISTRA IKASTAROA dira.

Ekarriko dizute nik irakatsi nuenaren benetako esanahia.
Zuk ulertuko duzu ERREALITATE espiritual-zientifikoa zeinetik zure izatea etorri den.
Deskribatzen dute KRISTOREN BIDEA dena Izatearen Egoera aintzagarrira daramana,
zeina Nik Zeruko Erresuma deitu baitut.
Izatearen Egoera hau Lurrean manifesta daiteke.

Gizonak eta emakumeak salbatu egingo dira,
beren gogamen ahaltsua erabiltzen ez-jakitetik.

Ikasiko dute BALDINTZAGABEKO MAITASUNA,
eta nola sendatu bizitza eta Lurra.

Ikasiko dute zuen mundua ikusgai egindako
MAITASUN UNIBERTSALA dela.

BITARTEKARIARI diktatua